Prestakuntza

ELTALLER1

Prestakuntzan hastea, dela interes profesionalaz edo ikasketa pertsonal gisa, 45 orduko oinarrizko ikastaro batekin egiten da. Ikastaro honetan, Shiatsuaren lehen ezaupideak ikasi eta zer lan mota egingo den aurreikusi daiteke. Aldi berean, masaje txiki bat emateko baliagarria den ariketa segida soil bat ikasiko da, eta prestakuntzarekin aurrera egin edo ez erabaki.

Shiatsuko profesional izateko prestakuntza programa hiru urteko ikasketa teoriko-praktikoek osatzen dute, hilean asteburu batez (lehen urtea Donostian, eta bigarren edo hirugarren urteko hainbat mintegi Madrilen), gehi ikasturte amaierako mintegi egoiliarra; horrela osatuko dira lehen urtean hamar asteburu, eta hamaika bigarren eta hirugarren ikasturteetan. Hiru ikasturteen ordu kopuru osoa 542 dira. Hainbat praktika gainbegiratu pertsonal egin beharko dira, gehi agindutako lan eta ebaluazioak, ikasleari prestakuntza sakon eta zuzena ziurtatzeko, gerora jarduera profesional aditu eta betea egin ahal dezan.

Eskolako irakasleek esperientzia handia dute Shiatsuaren irakaskuntzan, eta ikaslearekiko arreta osoa jartzen dute tutoretza lanak egiten eta bakoitzaren jarraipena zaintzen.

Nola ez, bada aukera urte bat edo bi egiteko, ikasleak asmorik ez balu Shiatsuan profesionalki aritzeko, eta nahi duena bada masaje baliagarri eta atsegina ematea senide eta lagunei, edo erakartzen duen gai batean sakontzeko, agian ekialdeko medikuntzan sartu-irten arin bat egiteko, edo besteekin kontaktua egiten ikasteko, edo ez duelako behar adina astirik, edo… Zergatiak berdin diolarik, mundu guztia ongi etorria izango da, bai baitakigu Shiatsuak nabarmen aberastuko duela bakoitzaren esperientzia pertsonala.

[cas] Comparte si te ha gustado.. [eus] Partekatu atsegin izan baduzu..Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someoneShare on Google+

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>