Prestakuntza profesional moduan

Cartel verde calidad alta

Deskarga ezazu programa.

Shiatsuaren praktikak geure gorputzaren gaineko ikasketa bat eskatzen du, barrenetik, eta nola baliatu gure energia modu eraginkorrean.

Shiatsuaren lagunek prestatu dugun ikasketa programa edozein adineko eta gaitasun fisikoa duen pertsonak jarraitu dezake, aldez aurretiko ezagutzaren beharrik gabe.

Moduluka egituratuta dagoenez, programak motibazio desberdineko pertsonak onartzen ditu: dela familian eta gertuko pertsonen artean erabiltzeko, edo norberaren garapen pertsonalerako, edo eta Shiatsuaren praktika profesionalki lantzeko.

Prestakuntza profesionala hiru urtekoa da. Lehen moduluan lortzen den mailak, gertuko pertsonei Shiatsu saioak ematea ahalbidetzen du. Beste bi moduluetan, batean Txinatar Medikuntza Tradizionala (T.M.T.) lantzen da, eta bestean Zen Shiatsua.

Behin hiru ikastaroak eginda eta profesional moduan aritzeko baldintzak beteta, A.P.S.E.k (Shiatsuaren Profesionalen Espainiar Elkartea) eta F.E.S.ek (Shiatsuaren Europar Federazioa) homologaturiko titulua lortzen da.

Shiatsuaren Lagunen Eskolak helburua du goreneko kalitateari eustea irakaskuntzan eta ikasle-irakaslearen arteko harreman zuzen eta pertsonalizatuan.

I. MODULUA 240 ordu

Bi zatitan egiten da. Lehenari Oinarrizko Ikastaroa deritzogu, hiruhileko bati dagokiona, eta hartan alde praktiko eta teoriko nagusiak ikasten dira; bigarren zatian meridianoak eta anatomia ikasten dira.

Maila honetan, gorputzarekin eta bere energiarekin harremanetan jarriko gara, osasun eta gaixotasun kontzeptuak zabalduz.

Shiatsua nola egin ikasiko dugu, arnasketaren eta mugimenduaren oinarriak grabitate-zentrotik (hara), eta norbere gorputzarekiko harremanean eta ezagutzan hasiko gara, funtsezko lan tresna moduan.

PROGRAMA:

  • Gorputzarekin lana: luzaketak, arnasketa eta energiaren mobilizaziorako ariketak, mugimendu kontzientea, automasaje teknika (Do-In). Makko Ho luzaketak.
  • Oinarrizko printzipioak eta Shiatsu saio baten segida osoa lau jarreratan: ahuspez, ahoz gora, alboka eta eserita.
  • Ukipen teknikak: esku, hatz, ukondo, besaurre, belaun, oinen… erabilera.
  • Gure sentikortasun, intuizio, pertzeptzio eta auto-behaketaren garapena.
  • Hara. Energia zentroa eta bere erabilerak Shiatsuaren teknikan.
  • Ohiko kanalak: anatomia eta zeregina.
  • Txinatar Medikuntza Tradizionala (T.M.T.). Sarrera. Energia kontzeptuak (Qi). Yin-Yang teoriaren hastapenak. 5 Fase.
  • Anatomia eta zeregina.
  • Gainbegiratutako praktikak.
  • Anatomia.
  • Asteburu egoiliarra maila honetako talde guztientzat.

MTC MODULUA 338 ordu

Asteburuko 11 ikastaro trinko, Irailetik Ekainera bitarte.

Azken mintegia egoiliarra da eta bere garaian zehaztuko den herri batean egiten da.

Modulu honetan, Txinatar Medikuntza Tradizionalaren ezagutzatik, hartzaileen balizko desorekak edo gaitasunak balioztatzeko oinarriak ikasiko ditugu, teknika egokiak erabilita.

Mendebaldar fisiologia present egongo da, sistema desberdinen oinarrizko ezagutza maila batean.

MTC PROGRAMA

  • Gorputzarekin lana.
  • Bost Faseen teoria.
  • Organoen eta erraien fisiologia (Zang Fu).
  • Ohiko kanalak ikasten sakondu.
  • Bost Faseen harremanak.
  • Organoen eta erraien fisiologia eta armonia ezak.
  • IU eta MO puntuak.
  • Ohiko kanalen puntu nagusiak.
  • Bizi-Gaiak.
  • VC eta CG puntu nagusiak eta zereginak. Historia. Balioztatzea.
  • Haurduntza, erditzea eta erditze ondorena.
  • Sintomak, gorputzaren hizkuntza.
  • Berariazko tratamenduak. Kontsiderazio orokorrak eta erabilerak.
  • Praktika klinikoa.
  • Gainbegiratutako praktikak.
  • Oinarrizko fisiologia eta patologia.
  • Asteburu egoiliarra maila honetako talde guztientzat.

ZEN SHIATSU MODULUA 338 ordu

Asteburuko 11 ikastaro trinko, Irailetik Ekainera. Azken mintegia egoiliarra da eta Donostiatik kanpo egitenda; bere garaian zehaztuko den herri batean egingo da.

Ikastaro honek helburu ditu energiaren desorekak ikastea eta ezagutzea, nola prebenitu eta zaindu.

Masunagaren Zen Shiatsu estiloa ikasten dugu, diagnostiko energetikoaren metodoarekin eta tratamentu teknikak.

ZEN SHIATSU PROGRAMA

  • Gorputzarekin lana.
  • Masunagaren meridianoen teoria.
  • Hara bidezko diagnostikoa. Kyo-Jitsuren kontzeptua.
  • Amebaren bizi zikloa.
  • Jarreraren eta presioaren hobekuntza.
  • Bizkortzeko eta lasaitzeko teknikak.
  • Masunagaren meridiano hedatuak. Funtzioak eta psikologia.
  • Bizkarreko erreflexu aldeak.
  • Sotai. Teknika zuzentzaileak.
  • Qi-rekin teknika lan aurreratuak.
  • Praktika klinikoa.
  • Berariazko tratamenduak.
  • Praktika gainbegiratuak.
  • Oinarrizko fisiologia eta patologia.
  • Asteburu egoiliarra maila honetako talde guztientzat.

PRESTAKUNTZAREN AMAIERAKO MINTEGIA (ostegunetik igandera)

  • Gorputzarekin lana.
  • Tratamendu bat bideratu, jasotako MTC eta Zen Shiatsu ezagutzak bateratuz.
  • Nola antola kontsulta bat. Kode etikoa. Terapeuta-hartzailea harremana. Nola ekin lehen saioari.
  • Ikasturte amaierako jaia eta jolas jarduerak.
[cas] Comparte si te ha gustado.. [eus] Partekatu atsegin izan baduzu..Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someoneShare on Google+

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>