Irakasleak

FERNANDO ARANBURU

fernando-laneanDonostian jaioa naiz, 1950eko martxoaren 24an, eta nere bizitzaren denbora gehiena hiri honen ingurumarian eman dut eta bertan bizi naiz.

Industria mekanika ikasi nuen, eta 11 urtez aritu nintzen langile hainbat lantegi metalurgikotan. Aurrerago zurgintzan aritu nintzen eta beronen irakasle tailer okupazionaletan, eskola porrotetik etorritako gazteekin. Geroago Shiatsu prestakuntza egin nuen Shiatsuren Lagunen Eskolan, eta 2002. urtetik aurrera Shiatsu dut jarduera nagusia, adineko jendeentzako Taichi klaseekin batera. Gaur egun, eskolan bertan Shiatsu irakaslea naiz. 1994tik aurrera koru musika talde batean nabil.

Krisialdi existentzial sakon baten garaian, eta mundua eraldatzen saiatu ondoren, 80. hamarkadako amaieran, Juan Gorostidirekin neukan harremana bitarteko, tai chi chuanen lehen ezagutza izan nuen, eta gerora urtetan ikasle izan naiz haren klaseetan, gaur egun Taichichuan eskola den horretan. Oraino lantzen dudan jardun honek pixkanaka-pixkanaka begirada “niri zer gertatzen ote zait” horretara zuzendu zidan, eta lacandar psikoanalisi prozesu bati ekin nion Juan Salinasekin, egun Patrick Monribotekin jarraitua.

Wing tsun ere egindakoa naiz eta, orain bertan Qi gong Fernando Lasarekin; Jose Luis Paniaguarekin aritua naiz, haren “Borroka Arteak eta Emozioaren Lengoaia” mintegietan; Tew Bunnag-ekin hainbat Taichi ikastaro egin dut. Tai Chi Chuan monitore prestakuntza egin nuen Juan Gorostidirekin, eta harekin darrait Tai Chi eta Qi gong lantzen.

Shiatsuren Lagunekin egin nuen prestakuntza, Donostiako lehenengo promozioan, eta 1988an amaitu; ondoren David Venturarekin graduondokoa egin nuen, “ukipenaren sei formei” buruzkoa. Aurrerago, “shiatsu mugimenduan” gaiari buruz hainbat mintegi egin dut Bill Palmerrekin, eta Shiatsuren Lagunekin beste bat “5 elementuak bizitzen” gaiari buruz. Berriki Carola Beresfordekin egindako tailer batean Berogailu Hirukoitza lantzen aritu naiz.

1999an, ordurarteko lanbideak agur esan zidan, eta shiatsurekin izandako esperientzia onak bultzata, jendeari nere zerbitzuak eskaini nizkion shiatsusi gisara eta beste lagun arituekin kontsulta bat ireki genuen.

2003an, Shiatsuren 1. mailako irakasle prestakuntza egin nuen Pello Jauregirekin, garai hartan Shiatsuren Lagunen irakaslea, eta 2008an Txinatar Medikuntza Tradizionaleko (TMT) irakasle hasi nintzen, Agata Martinezekin prestatuta, hura ere Shiatsuren Lagunen elkartekoa. Egun TMTean sakontzeko prestaketak egiten ari naiz Charo Callejarekin.

“Gorputz teknikak” deritzoten horiek (taichi, shiatsu, qi gong, etab…) aukera paregabea eskaintzen didate “gorputzaren” mezuak jasotzeko, direnak direla (ongizatea, oinazea, emozioa, harridura, ondoeza, estasia…), eta tresna gisa erabilita “osasuna” deritzogun horretan esku hartzeko.

PILAR SEDANO
pilar-laneanZumarragan jaioa 1959.an, egun Tolosan bizi naiz. Irakurtzea beti gogoko izan dut eta txikitandik Ekialdeak bereganatu ninduen. Administrazioa ikasi nuen, gogorik gabe, eta lanean hasi nintzen, baina barne kezka batek bultzata yoga ikasten hasi nintzen, taichi eta hainbat gorputz eta emozio terapia, barnekoan sakontzeko eta zer gertatzen zitzaidan ulertzeko.

Terapia egiten aritu nintzen eta ukipenean sakontzeko beharra ikusi nuen. “Masaje terapeutikoan” prestatzen hasi nintzen (1995-96 ikasturtea); ondoren zentzumenezko masaje gestaltikoa” egin nuen (1996-97 eta 1997-98 ikasturteak); eta, azkenik, SHIATSU (1998-99, 1999-00 eta 2000-01).

Prestakuntza amaituta, alaba jaio zen eta ondoren bi urte sabatiko hartu nituen, harekin gozatzeko.

2004-05 urteartean “elikadura bioenergetikoaz” ikastaro bat egin nuen, Ana Revillarekin, oinarri zituena txinatar medikuntzako 5 elementuak, eta beste ikastaro bat Kinesiologiaz.

Shiatsuri berriro ekin nion 2005-06 eta 2006-07 ikasturteetan, eta haietan egin nuen irakasle izateko prestakuntza Fernando Aranbururekin.

2007-08 ikasturtean Shiatsuren 1. mailako ikastaroak ematen hasi nintzen, eta hartan darrait, uste osoarekin ukipena sendagarria izan daitekeela.

2009-10 ikasturtean “Shiatsu mugimenduan” ikastaro bat egin nuen eta “Focusing” Pello Jauregirekin.

2010-11 ikasturtean “Shiatsu haurdunaldirako” ikastaro bat egin nuen Susanne Yates-ekin.

2011-12 ikasturtean Naturopatia eta Kinesiologia ikastaro bana egin ditut Irungo Alfeon zentroan.

[cas] Comparte si te ha gustado.. [eus] Partekatu atsegin izan baduzu..Share on FacebookTweet about this on TwitterEmail this to someoneShare on Google+

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>